XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestela Luziferrek hankaz gora jarriko bait du Azpil... - On dagizuela. - Eskerrik asko.

Zopa, babarrunak urdai puska batekin, zezina, sagar errea, edota agian, garbantzoak, ilarra eta patata, azak eta odolkia, eta gazta (edo gereziak, edo udareak edo-ta tokatzen dena); udazkenean garoa bildu, garo metak egin, eta behientzat bazka prestatu; oiloek arraultzerik errun ahal dute, zerriari jatekorik eman ahal diozu...; hobe izanen litzaizueke Taranteneko Joxepe Lepamotzen santutasuna edukiko bazenute, edo-ta Don Justo Gramatikalariaren jakinduria, edo-ta Don Esteberen nortasun bortitza, edo-ta Don Kosmeren trebetasuna, edo-ta...

Baina hobe da bazkal ondoren ez pentsa, ezer ez pentsa, eta lokuluska bat egin, Aitaren eta Semearen... eta era honetan, zailago izanen zaio Luziferri biztutzea.

Behi marruek esnatu naute; gure munduko mugak Azpilen bukatzen dira, nahiz eta noizbait entzun izan azpildarren bat Ameriketara joana dela; Uzkudun hemendik urte batzutara Ameriketan ibiliko da; non ote Amerika... Keixeta bezalako haizkolaririk ez da jaio, ezta jaioko ere; (...).